XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ardatz bertikalean kostuak neurtu dira eta horizontalean kostu horiek eragindako produkzio-kantitate desberdinak.

Ikus daitekeenez, kostu finkoak, finko izateagatik hain zuzen ere, 30 unitatekoak dira edozein dela ere produkzioa.

Kostu aldakorrak, berriz, hasieran nahiko azkar igotzen dira, ondoren mantxoago hazteko, halaber azkenean berriro ere arindu egiten da hazkundea.

Kostu totalek, kostu aldakorrek bezalako kurba daukate, diferentzia bakarra maila altuagoan egotean dago, justu-justu kostu finkoen neurrian.

Beraz,
KT=KA +KF
KT= kostu totala
baina KF=K (konstante bat)
KA= kostu aldakorrak
eta KA= psubiqsubi
KF= kostu finkoa
psubi= unitate bakoitzaren kostua
qsubi=produzitutako unitateak.

Kostu totalaren kontzeptuak adierazten duena zera da: outputaren edozein kantitate produzitzeko jasan behar diren kostu guztiak (bai finkoak, baita aldakorrak ere).

Kostu aldakorrak produkzioarekin batera gehituz joaten dira; produkzioa gehitzen denean kostu hauek handiagoak izango dira eta murrizten denean, aldiz, kostuak ere txikiagoak izango dira.

Kostu finkoak berriz, berdinak izango dira edozein dela ere produkzioa.

Enpresari berdin izango zaio, epe laburrera bederen, produkzio-ahalmen guztia aprobetxatuz produzitu edo geldirik egon, kostu finkoak ez bait dira aldatuko.

Hala ere, kostuekin, produkzioarekin egiten genuen bezala, beste sailkapen bat ere egin daiteke Sailkapen honen arabera, hurrengo kontzeptuak bereiziko ditugu: batezbesteko kostu totala, batezbesteko kostu aldakorra eta kostu marginala.

Batezbesteko kostu totala (BKT) kostu totala zati produzitutako unitateak izango da: .

Batezbesteko kostu aldakorra (BKA) gauza bera izango da, baina kostu totalak kontutan hartu ordez, kostu aldakorrak hartuko dira.